XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡AGUR ETXEKOAK!

Egualdi txarra zan illuntze baten Altzerreka'ko etxe batean eskale batek atea jo zuan.

Txapela erantzi zuan eta Etxe onetatik erten duen ildakoen animen aldez; Aitagurea... erresatu zuanean, etxekoandreak:
- Zartu zaitez barrura, esan zion; sutondoan berotzera, aparia emango dizugu, eta gero belar legorren gañean lo egingo dezu.

Ikusten danez, etxekoandre au biotz onekoa zan, Jaungoikoaren izenean, etxez-etxe, eskian zebillena, onela bere etxean artu zuanean.

Jaungoikoak ordainduko zion merezi zuan bezela.

Berak esan zuan ba Bere izenean emandako, ontzitxo bat bete urik ere, sari gabe ez duala utziko.

Etxeko-andrea, aparia egiten ari zan; lapiko aundi bat bete berakatz sopa, beste lapiko bat bete gaztaña egosi, eta talua ta esnea.

Tximini ondoan makilla batetik ixegita, amabi odolki, eta buskantz aundi bat zeuden.

Eskaleak esan zion:
- Ze odolki ederrak; etxeko txerrienak noski?

- Bai, ala dira ba.

Abek, askenekoak ditugu, ta gure Joxe Mieltxok, amabi apostoluak eta Jaungoikoa, dirala esan zigunean, naikoa parre egin genduan.

- Jose Mieltxo zazpi urtedun etxeko semetxoa zan -.